a la página inicial

Búsqueda avanzada

Oraciones en euskera

Versiones en euskera de las principales oraciones católicas: Padre Nuestro, Ave María, Gloria, Credo y otras.

Señal de la Cruz
Aitaren eta semearen eta espiritu santuaren izenean. Amen

Gloria

Aintza Aitari ta Semeari eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain, beti eta amaibako egunetan.
Amen.

Aita Gurea  
(Padre Nuestro de la Diócesis de San Sebastián)
Gure Aita zeruetan zerana  
santu izan bedi zure izena  
etor bedi zure erreinua  
egin bedi zure naia  
zeruan bezela lurrean ere.  

Emoiguzu gaur egun ontako ogia  
barkatu gure zorrak  
guk ere gure zordunai  
barkatzen diegun ezkero  
eta ez gu tentaldira eraman  
bañan atera gaitzazu gaitzetik.  
Amen

Agur María  
(Ave María de la Diócesis de Bilbao)  
Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz, bedeinkatua zara zu andra guztien artean  
eta bedeinkatua da zure sabeleko frutua,  Jesus.  
Santa Maria Jaungoikoaren ama,  
erregutu egizu gu pekatarion
alde, orain eta gure eriotzako orduan.  
Amen

Credo
(Diócesis de Bilbao)
Sinisten dot Jaungoiko bat bakarra,
Aita guztiz altsu, zeru-lurren Egille,
agiri diran eta ez diran guztiena.

Sinisten dot Jaun bat bakarra, Jesukristo,
Jainkoaren Seme bakar, mende guztiak baino len Aitagandik sortua,
Jainkoagandik Jainko, argitik argi, egiazko Jainkoagandik egiazko Jainko;
sortua, ez egina; Aitaren izate berekoa, Aren bidez dira eginak gauza guztiak;
gu gizonokaitik eta gu salbatzeko jatsi zan zerutik
eta Espiritu Santuaren egitez, Maria Birjinagandik gorputz-arturik, gizon egin zan,
Pontzio Pilatoren menpean gugaitik gurutzeratua izan zan, oinazetan illa eta obiratua;
irugarren egunean biztu zan, liburu santuak esan ebenez;
zerura igo eta Aitaren eskui-aldean jarririk dago;
aintzaz etorriko da barriz, biziak eta illak epaitzera eta Aren Erregetzak
ez dau azkenik izango.

Sinisten dot Espiritu Santua, Jaun eta bizi-emoillea, Aitagandik eta Semeagandik dana,
Aitarekin eta Semearekin batean agur eta gorespen ber-bera artzen dauana
eta Profeten agoz itz egin ebana.

Sinisten dot Eliza, bat, santu, katoliku ta apostoluena;
autortzen dot bateo bakarra, pekatuak parkatzeko;
itxaroten dot illen biztuera eta datorren munduko bizitza.
Amen.

Gloria
(Diócesis de Bilbao)

Aintza zeruetan Jaungoikoari
eta bakea lurrean Aren gogoko gizonai,
ain aundi ta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu, gorespen Zuri, auspez agur, eskerrak Zuri.
Jainko Jauna, zeruko Errege, Jainko aita guztialduna.
Jauna, Seme bakar, Jesukristo;
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots, Aitaren seme.
Zeuk kentzen dozu munduko pekatua, erruki Jauna.
Zeuk kentzen dozu munduko pekatua, entzun gure deia.
Aitaren eskui-aldean jarririk zagoz Zu, erruki Jauna.
Zeu bakarrik Santua, Zeu bakarrik Jauna, Zeu bakarrik Goi-goikoa
Jesukristo,
Espiritu Santuarekin Jainko Aitaren argitan.
Amen.

Petición de Perdón (Diócesis de Bilbao)
Autortzen dautsat Jainko guztiz altsuari
eta zuei bere bai, nire senideoi,
pekatu egin dodala
gogapen, itz eta egitez,
bai, pekatari naz.
Orregaitik eskatzen dautset Andra Maria beti Birjinari,
Aingeru ta Santu guztiai,
eta zuei bere bai, nire senideoi,
otoiz egin dagiozuela nire alde Jainko gure Jaunari.

Oración para bendecir la mesa
Jaungoikoa
Eskerrik asko danagaitik
Jaungoikoak
gausa guztien egileak
bedeinkatu dezala
gure jana eta edaria

(Oración para bendecir la mesa
Dios
muchas gracias por todo
Dios
hacedor de todas las cosas
bendice
nuestra comida y bebida)


Por favor, califique esta nota
Excelente Muy buena Buena Regular Mala   
Excelente (3 votos)
El promedio de los votos recibidos califica esta nota como Excelente (3 votos).


Copyright © 1997-2008 Fundación Vasco Argentina Juan de Garay.
Logo Euskaltzaindia - Academia de la Lengua Vasca
A partir de un acuerdo con Euskaltzaindia - Academia de la Lengua Vasca disponemos el acceso a la base de datos de esa institución, que es la fuente principal de referencia en cuanto a onomástica vasca. Desde aquí se pueden consultar nombres propios, apellidos, poblaciones y montes de Euskal Herria. En esta base de datos de Onomástica Vasca se incluyen permanentemente los trabajos realizados por la Comisión de Onomástica de Euskaltzaindia. Los anteriores listados de nombres propios de este sitio ya no están en línea.